XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agintariak eta Lanarigoa
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA-SAILA.

Hezkuntza-Sailordetzaren 1982garreneko Jorrailaren 21eko ERABAKIA; 1981garreneko Otsailaren 26ko Aginduz horretarako deia egindako lehiaketa eta norgehiagoka-aldiak gainditu dituzten norgehiagokariek iharduneango saioaldian gai balio-erizpena atera dutela aldarrikatuz.

Jaun Txit Argia:
Hezkuntza-Sailaren 1981garreneko Otsailaren 26ko Aginduz (Epailaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) Batxillerreko Berenezko Irakasleguren-Sailean sartzeko deia egiten zen.

Agindu horren 11garren zatian ohartemandako iharduneango saioaldia bukatuta eta 12garren oinarri-arauak agintzen duenez.

Sailordetza honek honako hau erabakitzen du:
1. Honako norgehiagokari hauek iharduneango saioaldian gai balio-erizpena atera eta lehiaketa-norgehiagokan onartutakotzak jo direla aldarrikatzea: 1981garreneko Irailaren 15eko (Urriaren 23ko E.H.A.A.) eta 1981garreneko Urriaren 31ko (Abenduaren 30eko E.H.A.A.) Aginduez ihardunean-saioaldiango aldi baterako herrilanari izendatutakoak, Erabaki honen eraskinean agertzen direnak salbu, adierazten diren zioak direla oinarri.

2. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonetik hasi eta hogeita hamar laneguneko epe bati ekitea, aurreko zatietan onartuakotzat jotzen diren norgehiagokariek dei-Aginduaren 12garren zatian zahaztutako agiripaperak aurkez ditzaten.

3. Eskatutako agiripaperak aurkeztu ez edo ezarritako arauzko epearen barruan aurkez ez ditzaten ihardunean-saioaldiango herrilanariak, Batxillerreko Berenezko Irakasleguren-Sailean sartu ezinean geldituko dira.

4. Erabaki honen eraskinaren zerrendan aipatutako irakasleek, saioaldiango herrilanari izendatzen zituzten 1981garreneko Irailaren 16ko (Urriaren 23ko E.H.A.A.) eta 1981garreneko Urriaren 31ko (Abenduaren 30eko E.H.A.A.) Aginduetan ezarritako zioak direla eta, lege-luzapen edo etenduraren jabe izanaren ondorioz hoien iharduneango saioaldietan balio-neurketa izan ez baldin badute, dagozkien Ikastegietako Artezkariek, Irakasle hoiek laneratu izana, jakinaraziko diote balio-neurketarako Batzordeko Buruari, Batzorde honek bere garaian, dagokion agiria Sailordetza honetara bidaltzen duelarik, deian ohartemandako ondoriotarako.

5. Erabaki honen aurka, doakienek dagokion birrabiatze-eskea egin ahal izango dute, erabakia argitaratu eta hilabete epearen barruan.

Jakin dezazun adierazten dizut hori Jaun Txit Argi horri.

Jainkoak gorde zaitzala Jaun Txit Argi hori.

Gasteiz, 1982garreneko Jorrailak 21.

Hezkuntza-Sailburuordea, XABIER RETEGI AIASTUI.